XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Marrazkien ezagugarria, haurren arabera, marra zut zuzena izan daiteke, edo zeharkako marra, edo lerro borobila, edo marra suge-airea;
Baliteke geometria-irudiak izatea oinarri, xuxenago ala zabarrago, eta elkargainka marratuak.
Haurrak bere haztamuari eusten dio.
Eta
Maila horretan dagoelarik, neskatilak ez du bere kolkorako esan: banoa orain makila bat marratzera, edo suge bat, edo etxe bat, edo nahi dena.
Ez. Bere eskua saiatzen du besterik gabe; eta saialdi horretatik heldu den marrazki mordo ugarian, ongienik betetzen dutenak erreparatzen ditu; edo, honengatik edo hargatik, arrakasta iruditzen zaizkionak.
Eta hauek besteak baino gogozago berretzen ditu.
Hauxe da, bere garbitasun oparoan, haztamuzko saiabidearen gakoa:
Beti ere, gero eta saialdian lortu diren frutuen arabera neurtuko ditu haurrak bere indarrak eta bere erabakiak.
Goazen orain gu haurraren marrazki-une horietatik at; (...).